Albisteak

Abenduaren 13an BECen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Topaketak

Datorren ostiralean, Barakaldoko BECen elkartuko dira Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragileek.

Helburuak dira Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren birkokapen prozesuan mugarri bat jartzea eta aurrera begirako norabidea zehaztea. Hain zuzen ere, mugimendu eta mobilizazio sozialaren loraldiarekin aukera berriak sortu dira aldaketa sozialaren bidean, eta aukera berri horiei buruz ariko dira Karta osatzen duten eragileek, urtarrilaren 30eko Greba Orokorra ere oso presente izanda.

Goizean, “bizitza duina” ardatz hartuta, bi eztabaida nagusiren inguruan jardungo dute: alde batetik, lan eta babes soziala; eta, bestetik, krisialdi sistemikoa eta larrialdi klimatikoa.

Arratsaldean, asanbladan batuko dira parte hartzaile guztiak Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren birkokapen prozesuaz eta Greba Orokorrari buruz hitz egiteko.