Albisteak

Aurrekontu sozialak eta duinak aldarrikatu du EHko Eskubide Sozialen Kartak Gasteizen

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, eta `Lana, pentsioak, bizitza, aurrekontu duinak. Urtarrilaren 30ean, greba orokorra´ lelopean, milaka lagunek manifestazioa egin dute Gasteizko kaleetan Eusko Jaurlaritzak 2020rako prestatu dituen aurrekontuen aurka. Aurretik, Iradier Arenan mitin bat izan da, eta bertan ELA, LAB, ESK, STEILAS sindikatuetako zein gizarte mugimenduetako eta pentsiodunen mugimenderako hainbat kidek hartu dute parte.