Aurreko albisteak

Durangon maiatzaren 5ean egingo den Herrien Besarkadan parte hartzeko deialdia egin dugu

Bilboko Arriaga plazan elkartu gara gaur, eta Durangon maiatzaren 5ean egingo de Herrien Besarkadan parte hartzeko deia egin dugu.

Ongi Etorri Errefuxiatuak-ekin batera egin dugu gaurko mobilizazioa, aldaketa soziala eskatuz, baita migrazio eta errefuxiatuen inguruko politiketan ere.

Herrien, pertsonen eta giza eskubideen arteko besarkada

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bat egiten du Europako ‘Herrien besarkada’ kanpainarekin, eta dei egiten die herritar guztiei Durangon maiatzaren 5eko 12:00etan Europako beste herriekin batera izango diren ekitaldietan parte hartzera. Kartak Arteako Konpromisoak bere egiten ditu. Horrela:

■ Salatu egiten ditu krisi soziala eta ekonomikoa pertsona migrante eta errefuxiatuen gain jartzen dituen diskurtsoaren manipulazio eta gezurra, Europako eliteen erantzukizuna saihestuz. Europar Gobernuek, Euskal Herrikoak barne, krisia sortu duten politika neoliberal eta antisozialak ezarri dituzte, eta, aldi berean, desberdintasuna, pobrezia eta bazterketa areagotu dituzte.

■ Exijitzen dugu Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala bete dadin, pertsona migranteak askatasun osoaz mugitu eta biztanle europar guztien eskubide berberak izan ditzaten.

■ Egun Europako eskuin muturreko indar neofaxista eta autoritarioek ezarri eta zabaltzen ari diren gorroto eta bazterketa politiken aurka egiteko konpromiso hartzen dugu. Europako bizitza eredutzat humanitatea eta elkartasuna defendatzen ditugu.

Eskubide Sozialen Kartak berariazko deia egiten du baztertutako kolektiboen kontrako politika kriminalak sala daitezen. Eskubide sozialak (ekarpenak barne) murrizteko politikek izaera arrazista eta xenofoboa dute. Karta osatzen dugun eragileek horrelako kanpaina eta politikei aurre egin eta pertsona guztientzako eskubide guztiak defendatzeko konpromiso tinkoa adierazten dugu. Halaber, Euskal Herriko instituzioei exijitzen diegu pertsona migranteen eskubideak modu eraginkorrean bermatuko

duten baliabide guztiak ezarri ditzaten.

Jasaten ari garen eraso neoliberal eta faxistaren aurrean politika sozialak bultzatzea inoiz baino beharrezkoago dugu, soilik horrela lortu daitekeelako eskubide berdineko jendartea, kohesionatua eta, integrazio eta kulturartekotasunean oinarrituta. Horregatik guztiagatik, hauxe eskatzen diogu euskal administrazioei:

■ Enplegurako neurri eta politika publiko eraginkorrak har ditzaten; pertsona migranteen zaurgarritasun eta bereganako bazterketa geldiarazteko, bereziki emakume migranteekin.

■ Alda dezaten egungo marko juridikoa. Dei egiten diegu berariazko harrera baldintzak uztartzeko eskuduntzak exijitu eta beregana ditzaten; gure ekoizpeneta gizarte-egituraren errealitatearen araberakoa eta elkartasun eta nazioarteko laguntzaren ikusmoldetik.

■ Aurrera egin dezaten Europa demokratikoa eta pertsonek eta pertsonentzako helburu eraikitzen. Europa soziala eta herrietako Europa.

Esku artean ditugun erronkak anitzak dira: eraso neoliberala, nekropolitika kapitala metatzeko gisa, kolapso ekologikoa, elkartasuna kriminalizatzea… Horrela, ezinbestekoa da Euskal Herriko sindikatu eta jendarte eragileen artean sareak egituratzea eta baieztatzea, zalantzarik gabe, hemen eta orain alternatibak badaudela erakusteko eta etorkizuneko Euskal Herria eraikitzeko. Langile migranteak ezinbestekoak dira eta, bide horretan, behar-beharrezkoak.

Arteako Adierazpenaren ildotik, humanitatea; pertsona migranteak eta bere mugimendu askea eta harrera; neofaxismoaren aurkako borroka eta abar defendatzen jarraituko dugu. Horregatik, maiatzaren 5ean, guztiok Durangora.

#besarkada