Noticias anteriores

Iraultza boltxebikearen harira, hitzaldi zikloa Getarian

Iraultza boltxebikearen mendeurrena dela eta, hitzaldi zikloa antolatu dute Getarian. Xabier Arrizabalo ekonomilariaren eskutik, azaroaren 24an eta 25 izango da zikloa, Ulpiano aretoan hain zuzen ere.

Lehenengo saioan, azaroaren 24an arratsaldeko 19.00etan, «Errusiar iraultzaren irakaspenak, egungo langile klasearentzat» hitzaldia antolatu dute. Azaroaren 25an, ordea, 09.00etatik 13.00etara «Kapitala, 150 urte» lemapean, Karl Marxen liburua aztertuko dute.