Aurreko albisteak

Igandean Iruñean pentsiodunen plataformek deitutako mobilizaziora gehitzen gara, eta Nafarroako jendarteari dei egiten diogu bertan parte hartzera.

Milaka dira kalean pentsio duinak aldarrikatzen dabiltzan pentsiodunak, eta hauek dagozkien pentsio duinak aldarrikatzen dituzten bitartean, erakunde publikoek, eta alderdi politiko zehatz batzuk erreformak eta murrizketak aplikatzen dizkiete. Miseriazkoak diren igoerak eginez zigortzen dituzte, gero eta pobreagoak bihurtuz.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak aldarrikapen guzti horiek bere egiten ditu, eta arrazoi horrengatik, Iruñean, apirilaren 22an igandez deitua dagoen mobilizaziorako deia egiten dugu, izan ere, bizitza duinak izateko, herritarren beharrizan oinarrizkoei erantzuten diela uste dugu.

Zoritxarrez, ez Estatutik, ezta Iruñea eta Gasteizko gobernuetatik ez dira erantzuten ari beharrizan guzti hauei, ezta justuak diren aldarrikapenei. Kontrakoa, diru publikoa gaizki erabiltzen ari dira beharrizan gehien dituzten pertsonei lagundu beharrean.

Igandean Iruñean, beste aukera bat dugu pertsona pentsiodunen aldarrikapenei gure babesa adierazteko, eta beraiekin batera, gutxienezko 1.080 eurotako pentsioak aldarrikatuko ditugu, pentsiodun txirorik ez izateko. Era berean, Gizarte babeserako sistema propioa aldarrikatuko dugu, Euskal Herriko herritar guztiok pentsio eta bizi duinak ditugula bermatzeko.

Guzti honengatik, deialdi berezia egiten diogu Nafarroako jendarteari mobilizazio honetan parte hartzeko, pentsiodunak, eta beraien aldarrikapenak babesteko. Igandean, Iruñean elkar ikusiko gara.