Aurreko albisteak

Zorrotzan gertatutakoaren aurrean

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak pasa den larunbat honetan Zorrotzan gertatutakoa salatu nahi du. Etxebizitza batean hasitako sute baten ondorioz, 4 pertsona hil ziren bertan eta beste hainbat zauritu larri daude. Lehenik eta behin, gure elkartasun, babes eta maitasuna familia, senitarteko eta auzokide guztiei.

Sutea, bizi baldintza duinak bermatzen ez dituen zonalde batean jazo zen eta hori ez da kasualitatea. Beste behin ere, agerian gelditu da lehenengo mailako eta bigarren mailako pertsonak existitzen direla eta denok ez ditugula eskubide sozial berdinak.

Euskal Herriko biztanleriaren zati handi batek ez du errekurtsorik bizitza duin bat izateko eta bazterketa sozialean bizi da, bere oinarrizko eskubideak zapalduta dituelarik. Pobrezia ez da krisiaren ondorio naturala, ez horixe! Bizi baldintzen okertzeak eta zerbitzu publikoen eraispenak politika neoliberalen logika zein helburuei erantzuten dio, zeinak pobrezia behar duen eta pobrezia eragiten duen kapitalaren irabaziak handitzen dituen bitartean.

Kapitalak inposatu nahi digun pobreziari eta bizi prekarioei aurre egiteko, Babes Sozialerako sistema publiko propio, duin eta kalitatezkoa behar dugu. Murrizten ez duen sistema. Bizi egitasmo aske zein autonomoa garatzea ahalbideratuko duena, bizi baldintza duinetan, kalitatezko prestazio eta zerbitzuak bermatuko dituen sistema.

Horregatik guztiagatik, gaur arratsaldean 19,30etan Zorrotzako Azoka Plazan deituriko manifestaziora atxikitzen gara eta bertaratzeko deia zabaldu nahi dugu.

Babes Sozialerako Sistema publiko propioa! Pobreziarik ez!