Albisteak

[Eraldaketa sozialerako dekalogoa] 4. Zaintza lanak

Koronabirusa eta sistemaren krisiaren aurrean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta-k bizitza duinen aldeko hainbat neurri aldarrikatzen ditu, benetako eraldaketa sozial bat bultzatzeko.Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta-k eraldaketa sozialerako dekalogo bat proposatzen du. Dekalogo honen 4. neurria zaintza lanei buruzkoa da.

Helduen egoitzetan edo beharrezkoak diren zaintza zerbitzuetan behar balitz kontratazio berriak eta langileen osasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartzea; Heldu edo adin txikikoen zaintza senideen esku balego, langile horientzat %100eko soldata bermea, ez bada beste neurri baten bidez, Ezinbesteko Betebeharragatik baimen ordaindu gisa; Etxeko laguntza eta etxeko langileentzako jardun protokoloa ezarri; Mugimendu feministaren deiari jarraituz zaintza krisiari erantzuteko mahai baten eraketa beharrezkotzat jotzen dugu eta konpromisoa agertzen dugu Kartan biltzen garen eragileak bertan parte har dezaten sustapen lana egiteko.

Utzi iruzkin bat