Albisteak

[Eraldaketa sozialerako dekalogoa] 6. Lanpostuen defentsa eta bermea

Koronabirusa eta sistemaren krisiaren aurrean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta-k bizitza duinen aldeko hainbat neurri aldarrikatzen ditu, benetako eraldaketa sozial bat bultzatzeko. Karta-k eraldaketa sozialerako dekalogo bat proposatzen du. 6. neurrien multzoa lanari buruzkoak dira:

Lanpostuak mantendu eta prestazioak bermatu denbora baterako kontratua etenda izan dezaketen langileak babesteko. Kaleratzerik ez!
Langilerik gabeko autonomoak: kontziliazio, gaixotasun edo hartutako neurrien eraginez haien jarduna garatu ezin dezaketenek autonomo kuota ordaintzea salbuetsi. Aktibitatea eten behar izan dutenei, desenplegurako prestazioa bermatu. Bereziki aipatu behar ditugu etxeko langileak, erregimen berezia izanik, gaur egun ez baitute prestazio sozialik jasotzeko eskubidea bermatuta.
%100eko Soldata bermea kontziliazio, gaixotasun edo neurrien eraginez lan egiteari utzi behar duten langileei.
Hartutako neurrien ondorioz esposatutako kolektiboen osasuna bermatu: Osasungintzako langileak, elikagaien dendetakoak, etxeko langileak. Beharrezkoak diren kontratazioak egin. Multinazional eta azken urteetan irabazi handiak dituzten enpresentzako zergak. Enpresa txiki eta ertainen bideragarritasuna bermatzeko plana.

Utzi iruzkin bat