Noticias

Aurrekontuetan ondasunak banatu, eskubideak bermatu eta zerbitzu publikoak lehenestea eskatu dugu Donostian eta Gasteizen

Disculpa, pero esta entrada está disponible sólo en Euskera.

«Ondasuna banatu, eskubideak bermatu eta zerbitzu publikoak garatu» lelopean, gaur Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta mobilizazioak egin ditu Donostian eta Gasteizen. Abenduaren 4an Bilbon eginen da manifestazioa.

Manifestazioaren ondorengo ekitaldian, adierazi dugu bizitzak erdigunean kokatu nahi ditugula aldarrikatu dugu ozen behin eta berriro, eta Covid-19ak sorturiko egoerak are eta ikusgarriago egin du Euskal Herriko Karta Soziala osatzen dugun eragileok etengabe salatu dugun krisi estrukturala (ekonomikoa, soziala, ekologikoa, zaintzena…) eta egoera hobetzeko beharrezko den eraldaketa soziala. Zoritxarrez, salbuespen egoera sortu duen osasun krisiak bere horretan jarraitzen du, sistema honek dituen gabeziak azeleratuz eta langile zein herritar sektore zabalen bizitzak prekarizatuz. Horregatik, mobilizazio dinamika bat martxan jarriz abiatu genuen ikasturtea, mobilizazio soziala funtsezkoa baita politikaren lehentasunak aldarazteko eta herri honetako gehiengoaren alde jartzeko.

Bidegurutze baten aurrean gaude. Elite politiko eta patronalaren artean erabakitzen ari dira datozen urteetako aurrekontu eta zerga politiken norabidea. Eta garbi dago egin duten hautua. Etengabe errepikatzen digute orain ez dela zergak igotzeko unea. Eta hori esan arren ondotxo dakite enpresa handiek Sozietateen gaineko zergatik ezer gutxi edo ezer ez dutela ordaintzen. Etekinak dituzten enpresek zerga gehiago ordaintzeko tarte handia dago, borondate politikoa da falta dena.

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren partetik ez dago ere inongo borondaterik proposatzen ditugun neurri sozialak bermatzeko aurrekontuetan dotazioak handitzeko. Aldiz, iragartzen dutena da, oraindik zehaztuta ez badago ere, 2021eko aurrekontuak 2020koaren oso antzekoak izango direla. Hau da aurrekontu kontinuistak izango ditugula, ezer gertatu ez balitz bezala. Beraz, orain arte salatu izan duguna bada, aurrekontu hauek ez zietela erantzuten pandemiaren aurretik zeuden behar sozialei, zer esanik ez orain sortu diren berriei. Aurrekontu hauek ez diote erantzuten herritarrontzat lehentasunezkoak diren beharrei: ez dituzte zerbitzu publikoak garatzen, ez dute babes soziala indartzen eta ez dute zaintza sistema publiko baterako urratsik ematen.

Guzti honengatik, eta bizitzen ari garen momentuaren larritasun eta garrantziagatik, inoiz baino beharrezkoagoa da muga guztien gainetik kalera atera eta mobilizatzea ondasunak banatu, eskubideak bermatu eta zerbitzu publikoak garatzea bermatuko duen, bizitzak erdigunean jarriko dituen aurrekontu sozial, burujabe, parte-hartzaile, feminista eta ekologista batzuen alde. Eta horregatik, abenduaren 13an Bilbo, Donostia eta Gasteizko kaleak beteko ditugu, larunbat honetan Iruñean egin bezala, gure instituzioei honako aldarrikapen zehatzak exigitzeko:

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok mobilizazioak egin ditugu gaur Donostia eta Gasteizen, EAEko aurrekontuen inguruan egiten dituen aldarrikapenen berri emateko. Mobilizazioetan, aurrekontuak ondasuna banatu, eskubideak bermatu eta zerbitzu publikoak garatzeko baliatzea eskatu dugu, bizitza lehenetsiz. Donostian, manifestazioa egin dute Tabakaleratik hasita Luis Martin Santos plazaraino, eta Gasteizen, Parlamentuaren aurrean egin dugu mobilizazioa. Bilbon, abenduaren 4an mobilizatuko gara.

1.Zerbitzu publikoak garatu.
• Zaintza lanen, osasungintza publikorako lanean ari diren zerbitzuen, administrazio publikoek azpikontrataturiko zerbitzuen eta anbulantzia zerbitzuen berehalako publifikazioa, langile guztien subrogazioa eta finkatzeko salbuespenezko prozedura bat bermatuz. Esparru hauetako lan baldintzak langile publikoen lan baldintzekin parekatzea. Horretarako beharrezko partidak bideratzea.
• BPGaren %6 hezkuntzara bideratzea. Hezkuntza publiko, euskaldun, plural, laiko, doakoa eta aniztasuna integratuko dituena ardatz izango duen euskal hezkuntza sistema propio eta inklusibo bat berma dadin.
• BPGaren %7 osasungintzara bideratzea.

2. Zaintza eredua aldatu eta jaiotzatik heriotzara zaintza bermatuko duen kalitatezko zaintza sistema publiko, unibertsal eta doakoa bermatzeko administrazioek 10.000 lanpostu sortzea eta horretarako beharrezko partidak bideratzea.

3. Pobrezia eta bazterketa sozialaren kontrako HELean planteaturiko neurriak.
• DSBEa eta EBa gutxieneko soldataren %100a. • Etxebizitza eskubidea.

4. 1080 eurotako gutxieneko diru-sarrera erretiroa hartua duten pertsonentzat.
• Pentsioak 1080 arte osatzeko neurriak hartu/partidak bideratua.

5. 1.200 euroko gutxieneko soldata/35 orduko gehienezko lanaldia sektore publikoko azpikontrata guztietan bermatzea.

6. Proposamen honek suposatzen duen gastu igoera guztia eta testuinguru honetan sortuko den zor publiko guztia errenta altu, kapital-errenta eta enpresen irabazien gaineko zergen kontura izatea.

7. Administrazio-egoera irregularrean eta ezkutuko ekonomian lanean ari diren pertsona guztien erregularizazioa bermatu.

Deje un comentario