Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako mobilizazio egunak bere goizeko ekitaldiak gauzatu ditu arrakasta handia lortuz Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.
Egun honen aldarrikapen nagusiak honakoak dira:
Zerga erreforma, krisia kapitalak ordain dezan
Zerbitzu publikoak garatu eta azpikontratak publifikatu
Zaintza sistema publiko, unibertsal eta doakoa.
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren zenbatekoa Lanbidearteko Gutxieneko Soldatarekin parekatu eta etxebizitza eskubidea
1.080 eurotako gutxieneko pentsioak.
1.200 eurotako gutxieneko soldata eta gehienez 35 ordutako lan-astea.
Pertsona guztien erregularizazioa