Albisteak

Abenduaren 16an eta 21ean aurrekontu sozialak eskatzeko mobilizazioak Gasteiz eta Iruñean

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak mobilizazioa egingo du abenduaren 16an, 11:00etan, Eusko Legebiltzarraren aurrean, Gasteizen, 2023ko aurrekontuek gizarteko behar sozialak asetzen ez dituztela salatzeko. Era berean, hainbat kolektibok salatuko dute abenduaren 22an bozkatuko den DSBEaren erreformak Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren urteetako murrizketak betikotzen dituela.

Bestetik, abenduaren 21ean, goizeko 11.30etan, Nafarroako Parlamentuaren aurrean elkarretaratze bat eginen da “Aurrekontu hauei ez! Frente al empobrecimiento, reforma fiscal. Aberastasuna banatu” lelopean.

 

Utzi iruzkin bat