Gasteizen bildu dira hamaika eragile sindikal eta sozial ikasturteko erronkak identifikatu eta elkarlanean horiei erantzuteko proposamenak adosteko.
Irailaren 30ean, Karta Sozialak deituta, 40 eragiletik gora bildu ziren Ozaetan, bizi dugun krisi ekosozialari elkarrekin aurre nola egin gogoetatzeko. Behin jardunaldiak pasata, ikasturteko asanblada orokorra egin dute Karta osatzen dutenek, ikasturteko mugarri nagusiak zehaztu eta plangintza adosteko.
Greba Orokor Feminista izan dute hizpide, eta zaintza eskubide kolektiboaren aldeko borrokari atxiki zaizkio, baita greba batzordeetan parte hartzeko konpromisoa hartu ere. Era berean, azaroan zehar osasungintza publikoaren alde nahiz pentsioak 1080 eurotan osagarritzearen alde egingo diren ekimen herritarretan ekarpena egiteko asmoa adierazi dute.
Bestalde‚ Su Txikien Itsasoa‘ jardunaldiari segida emateko asmoz, hitzordu berri bat jartzea erabaki dute gaurko egunean, bertan parte hartu zuten eragile zein dinamikara gehitu nahi dutenei irekita Antolatzaileen hitzetan, “krisi ekosozial larria bizi dugu eta, bakoitza bere borrokan ezinbestekoa bada ere, elkarrekin eta elkarlanean eraldaketa sozialari hauspoa emateko ekimen berriak behar ditugu“ . Horregatik, udaberriudarako mobilizazio indartsu bat prestatzeko proposamenari bide ematea erabakiz amaitu dute gaurko asanblada orokorra.