Albisteak

Nafarroako aurrekontu parte hartzaile, sozialak eta duinak aldarrikatu ditugu Iruñean

Urtarrilaren 30eko greba orokorrari begira, Gutun Sozialak deitutako ekitaldia izan da Iruñean. Ehunka lagunek parte hartu dute Labrit pilotalekuan izandako ekitaldian eta ondoren Nafarroako Parlamentuan amaitu den manifestazioan, murrizketak eta neurri antisozialak lehenesten dituzten aurrekontuak salatzeko.