Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ‘Karta soziala indartu eta saretzen’ prozesuaren hasiera asanblada egingo du urriaren 16ean Gasteizko Landatxo gizarte etxean (10:30). Asanbladaren helburua herri ekimen hau indartzea eta saretzea izango da.
Zergatik prozesu hau? Aurrean dugun testuinguruaren aurrean, eraldaketa sozialaren eta burujabetzaren alde gauden subjektuon artean adostasunak berritu eta agenda sozial partekatua eraikitzeko unea dela uste dugulako. Eta gainera, identifikatuta ditugun funtzionamenduzko gabeziei aurre egiteko helburuarekin egiten dugu.
Gasteizen elkar ikusiko dugu!
[PDF] Karta soziala indartu eta saretzen