Su Txikien Itsasoa ekimenarekin bat egin dute Nafarroako hainbat sindikatuek eta eragile sozialek. Pasa den larunbatean trantsizio ekosoziala lantzeko jardunaldia egin zen Iruñeko Plazaran. Gizartea murgildu den krisi ekosozialari aurre egiteko eta elkarrekin beste eredu bat bilatzeko helburua zuen bilkuran alternatiba ekosozial justua lortzeko eta beste eredu batean murgiltzeko aukera badagoela baieztatu zuten. Gainera, azpimarratu zuten, saretze horrek politikak baldintzatzeko aukera ematen duela, eta datorren maiatzaren 11an Iruñean eta Bilbon eginen diren mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaldu zuten.