Koronabirusa eta sistemaren krisiaren aurrean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta-k bizitza duinen aldeko hainbat neurri aldarrikatzen ditu, benetako eraldaketa sozial bat bultzatzeko.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta-k eraldaketa sozialerako dekalogo bat proposatzen du. Bigarren neurria, egoera prekarioenean dauden kolektiboen babestea da.
Ildo honetatik, babes sozialerako diru sarrerak (DSBE, PCV, GLL…) bermatzea eta automatikoki berritzea krisiak irauten duen bitartean (hilabete aurretik ingresoa egitea, krisia amaitzean aztertzea expedienteak) eskatzen dugu; Bide telematikoen bidez eskari berriak egiteko erraztasunak jartzea; ILPan planteatzen ziren baldintzak finkatzea; Kalean bizi diren pertsonen zaintza eta arreta; Beharrezkoak diren neurriekin, gune bereziak antolatzea higiene, aterpe eta elikadura bermatua izan dezaten;
Gizarte Larrialdietarako Laguntza (GLL) berriak ezarri: Paperik gabe lanean ari diren langileei begirako neurriak . Diru sarrerarik gabe dauden eta egon daitezkeenen bizi baldintzak bermatu; Askatasuna mugatuta duten guneetako herritarren baldintzetan arreta jarri (espetxeak, psikiatrikoak, adin txikiko zentroak, CIE-ak…): isolamendua ekiditzeko neurri telematikoetarako aukera ireki, osasuna bermatu; Pentsio duinak bermatu. Gutxieneko 1080 euroko pentsioa izan dadin hartu beharreko erabakiak inplementatu.