Aurreko albisteak

Mobilizazioak bihar Iruñea eta Bilbon

Bihar, ekainak 26, elkarretaratze bi egingo ditugu Bilbo eta Iruñean.

Iruñekoa 11:00etan izango da, Parlamentuaren aurrean. Zaratatsua izango da, protesta egiteko Nafarroako Gobernuak ez duelako tramitatzen utzi bermaturiko errentaren eta etxebizitza eskubidearen gaineko Herri Ekimen Legegilea.

Bilbon izango da beste kontzentrazioa, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza nagusiaren aurrean, 10:45etik aurrera. EAEren kasuan, martxan da HELen sinadura-bilketa, eta berau sinatzeko deia egingo diegu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrei.