Antolaketa

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren antolaketa eredua 2014ko urriaren 4an onartu zen, Eibarren egindako Asanblada nazionalean. Asanblada nazionala, koordinazio nazionala eta lekuan lekuko taldeak jasotzen dira bertan.

DSC_0144 txiki

Asanblada nazionala. Atxikimendua eman duten eragileek osatuko dute (nazional mailakoak eta herri mailakoak). Bere funtzioak izango dira urteko plangintza onartu, antolakuntza onartu eta koordinazio nazionaleko kideei oniritzia ematea. Urtean behin batzartuko da. Beharrezkoa izango balitz urtean zehar beste gune batzuk egingo dira erabakiak hartzeko: asanblada birtuala, bilera ezberdinak…

Koordinazio nazionala. 12 kidez osatua, 6 ordezkari sindikatuetatik eta beste 6 ordezkari mugimendu sozialetatik. Bozeramaileak aipatutako ordezkaritzen artean izendatuko dira. Bere funtzioak izango dira asanblada nazionalak erabakitako plangintza aurrera eramatea eta unean uneko aldarrikapenen garapena eta erantzun dinamikak artikulatzea. Hilean behin batzartuko da. 2014ko azaroaren 19an aurkeztu zen Koordinazio nazionala. Herrialde eta sektore ezberdinetako kideak dira. Mugimendu sozialetako kideak:

  • Mugimendu feminista: Amaia Zufia
  • Aniztasun sexuala: Ibai Fresnedo
  • Eskubide sozialak: Walter Wendelin
  • Ingurumena: Mila Elortza
  • Osasungintza: Iñaki Moreno
  • Gazte mugimendua: Endika Pérez.

Sindikatuetako kideak:

  • ELA: Mikel Noval
  • LAB: Edurne Larrañaga
  • ESK: Txejo Ortega
  • STEILAS: Ana Pérez
  • EHNE Bizkaia: Unzalu Salterain
  • HIRU: Esteban Muruamendiaraz

BAT

Dinamizazioa taldea. Koordinazioko taldeko 6 kidek osatua. Bi astetan behin elkartuko da. Bere funtzioa izango da Koordinazio nazionalak erabakitzen duenaren kudeaketa egitea. Idazkaritza tekniko bat izango du informazio trasbaserako, bileren prestaketa eta dinamizaziorako eta akta eta deialdiak egiteko.

Lekuak lekuko taldeak. Esparru horretan dauden eragile nazional eta lokaletako ordezkariek osatuko dute. Bere funtzioak izango dira Karta eta aldarrikapen desberdinen zabalpena eta Asanblada nazionalean eta horren ondorioz Koordinazio nazionalak planteatzen duena eskualde edo herri mailan garatzea. Hau da, eskualde edo herri mailarako planteatzen den sozializazio, interpelazio, mobilizazio edo bestelako ekintzak antolatu eta bultzatzea.