Noticias anteriores

#AlternatibaGara. Urtarrilaren 23an izango da eragile sozial eta sindikalen hurrengo asanblada

El sábado celebramos Alternatiben Herria en Bilbon. En el acto de apertura, Edurne Larrañaga, en nombre de la Coodinación Nacional, realizó una intervención en nombre de la Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria, anunciando la asamblea que se realizará el próximo 23 de enero.

Egun on Euskal Herriko txoko ezberdinetatik Bilbora bertaratu zareten guztioi eta egunean zehar gerturatzen joango zaretenoi ere!

Duela hiru urte, aldaketa sozialaren aldeko lehen asanblada egin genuenean, Eibarren elkartu ginen eragile sozial, sindikatu eta herritarren artean ilusioa, anbizioa, elkarrekin aritzeko beharra eta gauzak aldatzeko konbentzimendua ziren nagusi. Inork ez genekien hiru urte barru non egongo ginen…

Eta hara! Bilboren bihotzean gaude alternatibak baditugula erakutsiz, indarrak bilduz, elkarrekin arituz eta BIZITZA BURUJABEA ESKUBIDE OSOZ aldarrikatu zein eraikitzeko bidea eginez.

Ibilbide oparoa egin dugu:

  • Aldaketa sozialaren aldeko masa kritiko izugarria da.
  • Pertsonak eta natura erdigunean kokatzen dituen ereduaren ardatzak adostasunez definitu genituen, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta.
  • Politikaren lehentasunak eraldatzeko Programa Soziala dugu.
  • Kaleak astintzeko gogoak ez zaizkigu falta.
  • Bestelako eredu soziala praktikan garatzen duten egitasmo ugari martxan daude…

Hortaz, aldaketa sozialaren aldeko herri prozesu batean murgilduta gaudela sinetsi behar dugu.

Queremos aprovechar el día de hoy para animaros a participar en la asamblea por el cambio social que celebraremos el 23 de enero.

Guk ez badugu egiten, inork egingo ez duelako!

Gozatu, sentitu eta aurrera! Biba zuek!

20151024 AH