Noticias anteriores

TTIPi buruzko mahai-ingurua egin zuten Getarian, Unai Brea, Ivan Santamaria eta Mikel Zubimendi kazetariekin

Ekainaren 9an TTIPi buruzko mahai-ingurua antolatu zuten Getarian. Hiru kazetari izan ziren gonbidatuak, Unai Brea (Argia), Ivan Santamaria (Berria) eta Mikel Zubimendi. Hogeitamar herritarretik gora elkartu ziren bertan eta moderatzaileek parte hartzaile ezberdinei hainbat galdera egin zizkien.

Lehenik eta behin, TTIP notizia labur baten bidez azaltzeko eskatu zieten. Bigarrenik, gaiaz informatzeko duten bizipenez galdetu zien, AEB eta EBren informazio-estrategietan sakonduz. Honetaz gain, bestelako galderak ere formulatu ziren: ze sektoretan izan dezakeen interesik handiena kapital pribatuak; nola ari den aktibatzen itunaren kontrako presio soziala eta izan izan daitekeen hemendik aurrera espero daitekeen agenda.

Ostegunean, dokumentalen proiekzioa eta bertako produktuen dastaketa egin zuten.

20150609 TTIP Getaria