Koronabirusa eta sistemaren krisiaren aurrean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta-k bizitza duinen aldeko hainbat neurri aldarrikatzen ditu, benetako eraldaketa sozial bat bultzatzeko. Karta-k eraldaketa sozialerako dekalogo bat proposatzen du. 9. puntuan, lurraldetutako ekonomia sareak babesteko neurriak proposatzen dira:
Ekonomia soziala eta tokian toki lurraldetutako enpresak babesteko eta hauen erresilientzia bermatzeko tokiko funtsak sortu, enpresa txiki eta ertainak, merkatariak, langile-autonomoak, eta ekonomia sozial eraldatzaileko proiektuak bertan kokatuz.
Tokiko hornidura publiko eta komunitariorako, lurraldetutako ETE (Enpresa Txiki eta Ertainak) eta ESE enpresak lehenestea.
Lurraldetutako ekonomia sareetako eragileei eskatzen diegu bizitzak, langileen eskubideak eta herritar guztien ongizatea jarduera ekonomikoaren aurretzen jartzea, kasu guztietan. Egoera honek eskatzen duen arduraz, enpresa baliabideak denon ongizatea bermatzera bideratzea, ekimen publiko eta komunitarioetara gehitzeko.