Albisteak

Karta Soziala berriz kalera irtengo da pobretzearen aurkako neurri eraginkorrak eskatzeko

Azaroaren 19an Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak eginen ditu herritarren pobretzearen eta zerbitzu publikoen murrizketen aurka.

Egoera jasanezina bilakatzen ari da. In azioak gora egin eta egiturazkoak ziren arazoak azkartzearekin batera, langileon eta herri sektoreon diru sarrerak eta beharrezkoak ditugun zerbitzu publikoak murrizten ari dira. Langile klasearen pobretze prozesua areagotzen ari da.
Europako Banku Zentralak interes-tasa igotzea erabaki du, Madrilen hartutako neurriak epe laburrekoak eta urriak dira, eta Urkullu eta Chiviteren Gobernuak ez dira erabiltzen ari indarrean dauden eskumenak herritarren bizi baldintzak ziurtatuko dituzten politikak egiteko. Finantza sektorea, energiarena, Patronala eta oro har elite ekonomikoak gehiengoaren pobretzea eragin eta egoera honekin etekinak pilatzen ari dira.
Udazken gogorra iragartzen digute. Eliteen diru-gosea eta hori bermatzeko politikak dira herritarron egoera gogortzea dakartenak. Europako Funtsek baldintzatuta, Espainiako Gobernua pentsioen erreformaren bigarren zatia aztertzen ari da. Euskal Herrian aurrekontu berriak zehazten ari dira gobernu desberdinak, gehien dutenek gehiago ordain dezaten eragingo duen zerga erreforma sakonik gabe eta politika publiko asistentzialistetan oinarrituz. Ezin dugu onartu. Hau ez da bidezkoa, ezta jasangarria ere langile eta herritarrontzat.
Horregatik, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugunok mobilizazio dinamika berria abiatzera goaz. Burujabetza eta eraldaketa sozialaren bidean, elkar saretu, indarrak batu, gure eragina biderkatu eta langile jendearen mesedetara dauden politikak egiteko exigentziarekin aterako gara kalera. Urria eta azaroa bitarte ekimen andana antolatu dugu eta azaroaren 19rako, borroken arteko kon uentzia bilatuz, mobilizazioak prestatzen ari gara, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.
Lan eta bizitza duinak bermatu eta merkatuan esku hartzeko garaia da. Udazken honetan, Herri honetan inor atzean ez gelditzeko borroka egin dezagun!

1- Energiarako eskubidea eta trantsizio ekologikoa
• Energia-sektorearen publi kazioa, kontrol publiko eta soziala.
• Produktu energetiko guztien prezioak kontrolatu eta mugatu.
• Trantsizio energetikoa demokratikoki plani katzeko bideorria.

2- Langileon lana duindu
• Gutxieneko Soldata 1.400 euro eta gutxieneko pentsioa 1.260 euro; bietan gutxienez KPI errealaren igoera.
• Emakumeon arrakalarekin bukatu.
• Zaintza lanak aitortu eta banatzeko politikak zehaztu.

3- Zerbitzu publikoen defendatu
• Kalitateko Zaintza Sistema unibertsala eta doakoa garatu.
• Osasun-zerbitzua indartu.
• Hezkuntzari bideratutako inbertsioa handitu.

4- Oinarrizko eskubide eta beharrizanak ziurtatu
• Etxegabetzeak debekatu, alokairuen eta hipoteken prezioa mugatu. Turisti kazioa gelditu, desazkunde turistikoaren norabidea hartu. Etxebizitza eskubide subjektibo erreala.
• Elikadura osasuntsua eta bertakoa sustatu. Oinarrizko elikagaien eskuragarritasuna arautu.
• Garraio publiko azpiegitura hobetu, prezioen jaitsiera iraunkorki eta sakondu.
• Bermatutako oinarrizko errentan Kartatik egindako Herri Ekimen Legegilea kontuan hartu.
• Pertsona guztien egoera erregularizatu.

5- Aberastasunaren bidezko banaketa
• Zerga erreforma egin. Enpresen mozkinengatik, aberastasunarengatik eta errenta altuengatik ordaindu beharreko zergak nabarmen handitu.
• Zorrari dagokionez, herritarren zorraren auditoria.

6- Bakea eta Burujabetza
• Gerrari ez, irtenbide baketsuaren aldeko elkarrizketa bidea sustatu.
• Demokrazia eta erabakitzeko eskubidean aurrera egin: Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren aldeko urratsak eman.

Utzi iruzkin bat