Gasteizko Epaitegietan Urtarrilaren 30ko Greba Orokorrean parte hartu zuten lagun batzuen aurkako epaiketa salatzeko agerraldia egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak.
@EskubideenKarta-k pic.twitter.com/fyrxUSr4pa
— EHko Eskubide Sozialen Karta (@EskubideenKarta) October 19, 2020
Urtarrilaren 30ean lan, pentsio eta bizitza duinen alde greba orokorra egin genuen. Milaka langile eta herritar mobilizatu ginen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak egindako deialdiarekin bat eginez. Konfluentzian zein elkarlanean egindako mobilizazio orokorra izan zen, eta kalean eredu berri baten aldeko indarra/gehiengoa batu ginen.
Orduan esaten genuen bezala, gaur lan, pentsio eta bizitza duinak aldarrikatzen ditugu. Horretarako, politika publikoen lehentasunak aldatzea, indarrean dagoen eredu sozio-produktiboa eraldatzea, aberastasuna banatzea, zerbitzu publikoak garatzea… aldarrikatzen ditugu.
Egun indarrean dagoen eredua ez da merezi dugun onena, ezta egoera honetan izan dezakegun eredurik onena ere. Kapitalismo patriarkal-ekozida politika neoliberalak edota murrizketak sustatzen dituzten alderdien errezeta da.
Azken hilabeteotan grebalarien aurka jaso ditugun isunak salatzeko elkartu gara. Ez da onargarria aldaketa soziala kriminalizatzeko saiakera berri hau. Gure lan eta bizi baldintzak pobretu eta prekarizatzen dituztenek etxean, isilik eta sumiso nahi gaituzte. Ez da onargarria eskubide sozialen alde dauden herritarrak zigortzea, kapitala pertsonen bizitzaren gainetik jartzen dituztenekin akordioak egiten diren bitartean.
Azkenik, lan- pentsio eta bizitza duinen alde mobilizatzen jarraituko dugula ohartarazi nahi dugu. Grebalari guztiei gure babesik eta eskerrik beroenak. Hurrengoan elkartuko gara!