Albisteak

M11an, Alternatiba ekosozial justu baten alde, denok kalera!

60 eragile baino gehiagok bat egin dute datorren maiatzaren 11an Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako manifestazioekin.

Maiatzaren 11n manifestazioak egingo dira Bilbon eta Iruñean bidezko trantsizio ekosoziala aldarrikatzeko, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialista erakunde ekologistak deituta. Manifestazioak 12:00etan abiatuko dira Gaztelu plazatik Iruñearen kasuan eta 17:00etan Jesusen Bihotza plazatik Bilbon. Gainera, Bilboko mobilizazioaren aurretik, borrokak partekatzeko topagunea antolatu dute, gizarte-kolektiboen azokekin eta zuzeneko irratsaio batekin, kolektiboei egindako elkarrizketekin eta mahai-inguruekin, 12:00etatik aurrera Areatzan.


Irailean 40 kolektibo sozial baino gehiago bildu ginen Ozaetan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak antolatutako “Su txikien itsasoa” izeneko topaketan. Bertan, Euskal Herriko lurralde ezberdinetan hainbat mugimendu eta kolektibo sozialek egunero garatzen dituzten borrokak batzeko aldarrikapen komunen eraikuntzan aurrera egin genuen. Borroka horiek guztiak dira beharrezko aldaketa ekosozialaren oinarriak, eta beharrezkoa den alternatiba ekosozial hori elkarrekin bultzatu nahi dugu.


Eredu ekonomiko, politiko eta sozialaren aldaketa horretarako adostutako 7 ardatzak honako hauek dira: Pertsona guztientzat bizitzeko moduko planeta bat, pertsonak erdigunean jarriko dituen eredu ekonomiko bat eta ez gutxi batzuen onurak lehenesten dituenak, lanaren birbanaketa eta aitortza (batez ere funtsezkoak, zaintza-lanak, etab.), subiranotasunen sustapena (elikadura, enegetika, telekomunikazioetakoak, etab.), pertsona guztientzako eskubideak (atzerritartasun legea indargabetzea), gerrari eta gastu militarraren igoerari uko egitea eta plangintza eta parte-hartze demokratikoa.


Ziur gaude norabide horretan ibiltzeko ezinbestekoa dela gizartea aktibatzea. Beraz, maiatzaren 11n, milaka pertsona aterako gara Bilboko eta Iruñeko kaleetara, bidezko alternatiba ekosozial baterantz jo behar dugula sinetsita, gaurko errealitateak ez baitio beste aukerarik ematen langile klaseari.

Orain arte jasotako atxikimenduak:

Emakumeen Mundu Martxa

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

Euskal Gune Ekosozialista

AHT Gelditu! Elkarlana

AHT Gelditu! Nafarroa

Argilan-ESK

Atxuri Harrera

Bake Ekintza Antimilitarista

Batuta Sarea

Bizilur – Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundea

Bilgune Feminista

BiziLagunEkin

BTT – Butroi Bizirik Trantsizioan

CGT LKN Euskal Herria

Colectivo Bachué Elkartea

Congreso de los pueblos

Derecho a Techo – Inor ez Kale Gorrian

EHKOlektiboa

EHNE Bizkaia

EHNE Nafarroa

Ekoalde

Ekologistak Martxan Bizkaia

Ekologistak Martxan Gipuzkoa

Ekologistak Martxan Nafarroa

ELA Sindikatua

Emakumeok Gerraren Aurka

Energia Gara

Erdiz Bizirik

Ernai

Errigora

ESK Sindikatua

Etxalde

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua

Fridays For Future Bilbo

Gasteiz Antirrazista

Gasteizko Osasun Publikoa Aurrera

Gerrarik EZ Euskal Herriko plataformak

Greenpeace

Haritu elkarlaguntza sarea

HIRU Sindikatua

Hitz&Hitz Fundazioa

IKAMA

Jauzi Ekosoziala

KarKarCar

LAB Sindikatua

Martes al Sol

Meatzaldea Bizirik

Mugarik gabe

Mugarik Gabeko Ingeniariak EH

Mundu bat

Nafarroako Osasun Plataforma

Nafarroako Pentsionistak Martxan

ODS Donostia

Olatukoop

OMAL – Bakea eta Duintasuna

ONEKA Euskal Herriko Emakume Pentsionisten Plataforma

Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba

Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia

Ongi Etorri Errefuxiatuak Gipuzkoa

Piztu Donostia

REAS Euskadi

REAS Nafarroa

Sagarrak ekologista taldea

Sasoia

STEILAS Sindikatua

Trabajadoras No Domesticadas

Txalaparta Editoriala

Uribarri Prest Plataforma Soziala

Wayra emakumeen elkartea

Utzi iruzkin bat