Gaur ELA, LAB, STEILAS eta ESK sindikatuen delegatuak urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren mobilizazio arrakastatsuaren lekuko izanen den Gazteluko plazan azaltzen gara lan, pentsio eta bizi duinaren aldeko Greba Orokorrarekin Nafarroako 150 enpresa baino gehiagotako langileen ordezkariek bat egiten dutela iragartzeko. Nafarroan ehunka langile atxikitzen ari dira urtarrilaren 30ean egingo dugun Greba Orokorrera. Langileak urtarrilaren 30ean kalera aterako direla argi esaten ari dira enpresa komiteetan onartzen ari diren mozioetan.
Sindikatu batzuek mobilizazioari uko egitea eskatzen digute. Guk aldiz eznahikoak eta partzialak diren neurriak ez ditugu onartzen. Inoiz ez diogulako uko egingo gurea denari, gure eskubideei. 1.200 euroko gutxieneko soldata, 35 orduko lanaldia, soldata arrakalarekin amaitzea eta subrogazioa azpikontratetan aldarrikapen justuak dira, oinarrizkoak. Beraz, unea egokia da mobilizazioaren bidez gure aldarrikapenak errealitate bilakatzeko. Denon artean lor dezakegu!
Gehiengo sozialarena alde gobernatzeko unea dela uste dugu. Egun onartuak ditugun eskubideak langileok urteetan aurrera eramandako borrokei esker lortu dira. Borrokarako grina hori baldin badugu gurea dena lor dezakegu. Ez dugu zalantzarik! Honengatik guztiagatik Nafarroako langileok datorren urtarrilaren 30ean lantokiak husteko eta kaleak betetzeko deitu nahi ditugu. Duintasuna, borroka eta konpromisoa!