Aurreko albisteak

Baditugu alternatibak! Basauriko programa soziala gaurko udal plenora eramango dute

Basauriko eragile sozial eta sindikalek eta Baietz Basauri! plataformak herriko Programa soziala aurkeztu zuten duela egun batzuk. Eragileen aldarrikapenak plenora eramango dituzte orain, mozioa erregistratu dute horretarako. Bertan, Basauriko Udaletxeko plenoari programa soziala apirileko plenoan eztabaidatu eta honen inguruan jarrera hartzeko konpromisoa eskatzen diote.

Honetaz aparte, alderdiei gutuna helarazi diete. Bertan honakoa adierazten dute, “koherentzia eta gardetasun jardute bezala, iritzi publiko, hautesleria eta Basauriko herritar oroen aurrean, zerrendetan aurkeztuko diren hautagai guztiek, eragile sozial eta sindikalek luzatutako proposamen inguruan izango dituzten iritzi eta jarrerak argitzea ezinbestekoa dela jotzen dugu. Horrela, hartutako konpromezuak guztiok baloratu ahal izango ditugu”.

Gaur Basauriko Udalean egingo den plenoaren ordu berean kontzentrazioa deitu dute.  17:30ean izango da, udaletxe aurrean. Miren Peña buruaz beste egin duen emakume iruindarra ere oroituko dute bertan. 20150326 Basauri+Miren_2