Albisteak

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bat egiten du “gerraren eta kapitalaren Europaren aurka ” lelopean gaur egindako elkarretaratzearekin

Kartak babesa ematen dio gaur Bilbon egin den mobilizazioari, hainbat gizarte-mugimenduk deituta, besteak beste, EH Kapitalari Plantok.

Karta kezkatuta dago Europar Batasuna hartzen ari den rol belizistarekin. Duela bi urte baino gehiago Ukrainako gerra hasi zenetik, Europak erabaki du gastu militarra handituz finantzatzea gerra, arma-industriaren etekinak handituz. Hauek hazi baino ez dira egin azken urteotan.

Erabaki honek, ikusten ari garenez, lobby armamentistikoari bakarrik egiten dio mesede. Hala ere, biztanleria zibilaren sufrimenduak luzatzen jarraitzen du eta gora egiten ari da. Arma-inbertsioa lehenesten ari da gizarte-eskubide eta -beharretan inbertitzearen gainetik. Horrek, gainera, etorkizunean murrizketak ekarriko ditu gastu militarraren igoera finantzatzeko.

Horregatik, Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak ezinbestekotzat jotzen du aliantzak sortzea eta mobilizatzen jarraitzea, EBk sustatutako gerra-erregimena salatzeko.

Utzi iruzkin bat