Albisteak

“Publikoa, funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz” lemapean Hego Euskal Herriko 45 herrietan mobilizazioak izanen dira E19an

Kaleak hartzeko deia egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ekainaren 19an. Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako 45 herrietan mobilizazioak antolatu dira “Publikoa, funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz” bizitza lehenesteko eskariarekin.
Krisiaren lehen lerroan bizitzaren aldeko borrokan aritu diren langileek eta arlo ezberdinetako pertsona ezagunek sinatutako manifestuaren inguruan, ahotsak eta gorputzak elkartu ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, ekainaren 19rako mobilizazioak deituz. Urtarrilaren 30eko grebatik ia bost hilabete pasatu direnean, konfinamenduaren ondoren kalera eta borrokara ateratzeko deia egin du eragile sindikal eta sozialak biltzen dituen Kartak.

Zazpi dira aldarrikapen nagusiak:
1. Zerga erreforma, krisia kapitalak ordain dezan
2. Zerbitzu publikoak garatu eta azpikontratak publifikatu
3. Zaintza sistema publiko, unibertsal eta doakoa.
4. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren zenbatekoa Lanbidearteko Gutxieneko Soldatarekin parekatu eta etxebizitza eskubidea
5. 1.080 eurotako gutxieneko pentsioak.
6. 1.200 eurotako gutxieneko soldata eta gehienez 35 ordutako lan-astea.
7. Pertsona guztien erregularizazioa

Goizez, mobilizazioak egingo dira Hegoaldeko lau hiriburuetan 11:30ean hasita. Bilbon, Udaletxetik hasita, Donostian Alderdi Ederretik, Gasteizen, Foru Plazatik eta Iruñean, Bus geltokitik.

Arratsaldez, 46 hiri eta herritan egingo dira mobilizazioak (jarraian duzue zerrenda osoa):

GIPUZKOA (12)
ANTZUOLA: 19etan Kontzentra Herriko Plazan.
ARRASATE . 19:00 Herriko plazan. Lurrean pankarta handi bat jarriko da eta biribilean eserita, aldarrikapen ezberdinak egingo dira
BERGARA . 18:30 BIZIKLETA MARTXA geldiune ezberdinekin.
DEBA. Hondartzan, Kartaren mezu bat irudikatuko da hondarrarekin eraikia. Bideoz grabatuko da
DONOSTIA. 18:30 Askatasun etorbidean ESPAZIO PUBLIKOAREN OKUPAZIOA: eserialdia. Aldarrikapen ezberdinak egongo dira. Bukaeran burrunba.
EIBAR. 18:30 Unzagan
HERNANI, 19:00 Gudari Plazatik manifestazioa
IRUN 19:30 San Juan Plazatik hasita Irun-Hondarribi martxa. Bidean erakunde, banketxe eta multinazionalak interpelatuz.
MUTRIKU: 18etan Atxukalen kontzentra.
OIARTZUN. 18:30 Herriko plazatik LAU ZUTABE ZARATATSU (feministak, langileak, pentsionistak eta ikasle-gazteak)
ORDIZIA. 18:30 Udaletxe plazan kazerolada.
ORERETA. 19:30 Herriko plazan mobilizazioa
TOLOSA .18:30 Triangelu plazan elkarretaratzea/kazerolada.
ZUMAIA – Giza katea/martxa 19etan Beheko Plazatik.
ZUMARRAGA-URRETXU. 18:30 Areizaga Plazan kazerolada

ARABA (4)
AGURAIN. 17:30 Bizikleta martxa frontoi zaharretik. 19:00etan kontzentrazioa San Juan Plazan.
GASTEIZ. 18:30 Tren Geltokitik MANIFESTAZIOA
AMURRIO. 19:00 Herriko Plazan MANI-KALEJIRA
LAUDIO. 19:00 Lamuza Plazan MANI-KALEJIRA

BIZKAIA (14)
ALGORTA. 19:00 San Nikolas plazan
ARRIGORRIAGA. 20:00 Argala plazan
BASAURI. 18:30 Arizgoiti plazan
BILBO. 19:30 Plaza Eliptikotik MANIFESTAZIOA
DURANGO. 18:30 Ezkurdin
ELORRIO. 19:30 Herriko plazan
ERMUA. 18:30 Herriko Plazan
GALDAKAO,19:00 Iturrondo plazan
IGORRE 19:30 Lasarte plazan
LARRABETZU 19:30 Herriko plazan
MUNGIA 19:30 Udaletxe aurrean
ONDARROA. 19:00 Zubi Berriko errotondan
SESTAO – SANTURTZI MARTXA (ekainaren 20an), 12:00etan Kasko plazatik. (Berez prekarietate eta pobreziaren kontrako martxa da baina birkarakterizatu dute)
ZALLA: 19:30etan kontzentra Udaletxean.

NAFARROA (15)

ALTSASU 19:30 Aita Barandiaran. KONTZENTRAZIOA
ANTSOAIN 17:00 Lapurbide plazan – KONTZENTRAZIOA
DONEZTEBE 12:00 Leitzako errepidean – KONTZENTRAZIOA
ELIZONDO 20:00 Santiago karrika 2 – KONTZENTRAZIOA
ETXARRI 18:00 Plazatik. KOTXE KARABANA
GARES 19:30 Plaza Mena KONTZENTRAZIOA
IRUNBERRI 17:00 Calle Mayor. KALEJIRA
IRUÑEA 17:00 Instituto de Mendilorri/ 17:30 Capuchinos – BIZI MARTXA
19:00 Plaza del Castillo – KONTZENTRAZIOA
IRURTZUN 19:30 Inasa – KONTZENTRAZIOA
LEITZA 19:45 Herriko Plazatik – KALEJIRA
LEKUNBERRI 19:30 Herriko Plaza – KONTZENTRAZIOA
LIZARRA 20:00 Foru Plaza – MANIFESTAZIOA
MENDIGORRIA 19:30 Foru Plaza – KONTZENTRAZIOA
TAFALLA 18:00 Plazeta de las Pulgas – KONTZENTRAZIOA
TUTERA 18:00 Hospital BIZI MARTXA / 19:00 Plaza de los Fueros – KONTZENTRAZIOA

Utzi iruzkin bat