Albisteak

[Eraldaketa sozialerako dekalogoa] 8. Krisiaren eragina ez dezagun langileok ordaindu

Koronabirusa eta sistemaren krisiaren aurrean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta-k bizitza duinen aldeko hainbat neurri aldarrikatzen ditu, benetako eraldaketa sozial bat bultzatzeko. Karta-k eraldaketa sozialerako dekalogo bat proposatzen du. 8. puntuan langileok krisiaren eragina ordaindu ez dezagun neurriak eskatzen dira.

Besteak beste, administrazioek funts berezia sortu beharko dute dekalogo honetako neurriak inplementatzeko. Aurrekontuetan onartutako inbertsioak ber-aztertu eta neurri sozial hauek inplementatzeko neurriak hartu. Zerga politika progresiboa eta neurri zehatzen bidez, enpresariek, kapital errentek eta gehien dutenek ordaindu beharko dute krisi honen eragin ekonomikoa. Azken urteetan irabazi handiak izan dituzten enpresa talde eta multinazionalei elkartasunezko zerga berezia. Banketxeen ekarpena bideratzeko neurriak aztertu eta expropiaturiko etxebizitzak etxe gabeko herritarrentzat ahalbideratu.

Utzi iruzkin bat